Belateko tunelak «arrisku handikoak» direla salatzeko, bidea itxi dute 30 alkatek eta Oronozko suhiltzaileek

Ttipi-Ttapa 2021eko martxoaren 16a

«Arrisku handikoa, segurtasuna orain!» pankarta aitzinean zutela, 30 bat alkatek eta Oronozko parkeko suhiltzaileek bidea itxi dute astearte arratsaldean, bi minutuz, Belateko tunelaren iparraldeko ahoan. Tunelak Europar Batasunak ezarritako segurtasun-eskakizunetara egokitzeko atzerapena salatu dute, eta nazioarteko garraioa errepidetik kentzea aldarrikatu dute.

Alkateek eta suhiltzaileek ohartarazi dute «tunelen arrisku-mailak okerrera egiten duela urtetik urtera eta kamioien bolumena handitu ahala». Gogoan dute, gainera, azkeneko gobernuek «15 urteko epea» markatu zutela Belateko tunelak segurtasun-araudira egokitzeko. «Epea amaituta, egungo Gobernuak deus egin gabe segitzen» duela salatu dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun