Malerreka eta Baztan bisitatu ditu Hamaika Telebistak

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 12a, 19:00

Imatxoren eskutik, taloa nola egiten den ikusi eta dastatu ahal izan zuten Zubietan.

Bi eskualdeetako tradizio batzuk eta bitxikeriak pantailaratu dituzte Nafar Away saioan.

Malerrekan Zubieta, Urroz, Doneztebe eta Donamarian izan da Hamaika Telebista. Bakoitzean gai bati tiraka, bailarako jakiak, bizimodua, kirolak... izan dituzte hizpide. Lehenbiziko geldialdia Zubietan egin dute eta, Imatxoren eskutik, taloak nola egiten diren ikusi ahal izan dute. Ibai abeltzain urroztarrak bere egunerokoaz eta lana ikusarazi ondotik, Donezteben, Jokin eta Ionek laxoa zer den erakutsi dute. Eta Pleura musika taldearen erritmora esan diote agur bisitari.

Baztanen hamabortz herritatik lau aukeratu dituzte. Bisita gozotik hasi dute, Iruritako Arkupeak gozotegiak egiten duen txokolatearen prozesua ezagutuz. Arizkunen Albarok Arizkun Rock jaialdiaz solas egin eta Cesareo zizelkariaren lanak ikusi dituzte. Baztango errealitatetik literaturara jo dute (H)ilbeltzako antolatzaileekin bilduz. Arizkundik Amaiurrera jo dute eta Marianek historia zati bat eta gaztelua erakutsi dizkie. Eta ibilbidea akitzeko Elizondora jo dute, Baztandarren Biltzarra ezagutzera. 

Ikusi bideoak osorik hemen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun