Ortzegun goizean egindako aurkezpenean, fundazioko kideekin batera, Nafarroako Gobernuko ordezkariak, ADANO elkartekoak, babesleen ordezkariak, erremonte enpresakoak eta erremontistak ere izan ziren, tartean Xanti Uterga eta Julen Larretxea doneztebarrak, Garcés ella Otano.
Txapelketei dagokienez, Iruñeko eta Nafarroako binakako txapelketekin batera, Eguberrietako buruz burukoa eta Iruñeko Alde Zaharrekoa ere antolatzeko asmoa dute aurten. Ohiko eta sendotutako txapelketa hauekin batera, eskualdeka txapelketa txikiak antolatzekoa asmoa ere badute. Asteburu batean jokatzeko txapelketak izanen lirateke.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!