Bizitzen ari garen egoerak modu aunitzetan eragin dio bertsolaritzari, eta txapelketak ere bertan behera geratu dira; tartean, Nafarroakoa. Azken hamarkadetako txapelketak gogoratzeko, Arkaitz Goikoetxea eta Irati Majuelo bertsolariekin elkartu da Hitzetik Hortzera. Saioa larunbatean 21:00etan eta igandean 15:00etan pantailaratuko da EITB1en.