Infantil mailan ere lehian hasiko dira asteburuan eskualdeko futbol, areto-futbol eta eskubaloi taldeak

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 12a, 07:00

Duela bi aste zazpi gol egin zituen Beti Gazteko futbol talde nagusiak Mastegiko berragerpenean. Larunbat honetan Ordizia izanen dute arerio. Argazkia: Mikel Leiza

Gipuzkoan, Beti Gazteko emakumeak, Gure Txokoako jubenilak eta Berako eta Lesakako taldeetako kadeteak hasiko dira lehian

Eskualdeko kirol taldeei dagokien asteburuko agenda gero eta osatuagoa agertzen ari da astez aste. Asteburu honetan, Nafarroan ari diren infantil mailako futbol, areto-futbol eta eskubaloi taldeak hasiko dira lehian. Gipuzkoan, ohorezko mailan ari diren Beti Gazteko emakumeak, Gure Txokoako jubenilak eta Berako eta Lesakako taldeetako kadeteak ere hasiko dira. Talde nagusiei dagokienez, futbolean, Beti Gaztek eta Doneztebek etxean jokatuko dituzte partidak larunbat arratsaldean. Baztanek eta Gure Txokoak atseden izanen dute.

 

FUTBOLA

Hirugarren mailan

  • Baztan atsedena.

Gipuzkoako Ohorezko mailan

  • Beti Gazte – Ordizia, larunbatean 16:30ean Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako Preferente mailan

  • Gure Txokoa atsedena.

Nafarroako Preferente mailan

  • Doneztebe – JD San Jorge, larunbatean 16:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako erregionaleko lehen mailan

  • CD Iruña B - Doneztebe B, larunbatean 15:30ean Taxoaren.

Gipuzkoako Emakumezkoen Ohorezko Erregionala

  • Hernani – Beti Gazte, igandean 16:00etan Hernaniko Zubipen.

Gipuzkoako jubenilen lehen mailan

  • Gure Txokoa – San Marcial B, larunbatean 17:00etan Berako Matzadan (%50eko edukiera)

Nafarroako jubenilen lehen mailan

  • CD San Ignacio – Baztan, larunbatean 15:30ean Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
  • Doneztebe – CD Valle de Egues, larunbatean 18:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

  • Baztan – Ardoi A, larunbatean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Gipuzkoako kadeteen lehen mailan

  • Real Union Club - Beti Gazte, igandean 10:00etan Irungo Gal zelaian.
  • San Marcial - Gure Txokoa, Irunen larunbatean 10:00etan.

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

  • Doneztebe A – CD Amaya B, larunbatean 12:15ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
  • Baztan – CD Asdefor C, igandean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Neska kadete-infantilak, Nafarroako ligan

  • Beti Kozkor - Beti Gazte, larunbatean 12:00etan Lekunberriko Plazaolan.

Infantilak, Nafarroako lehen mailan

  • Baztan – CD Atarrabia, igandean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.
  • Gure Txokoa – CD Iruña, larunbatean 12:00etan Berako Matzadan (ate itxiak)

Infantilak, Nafarroako bigarren mailan

  • Doneztebe – Gazte Berriak Ansoain, larunbatean 10:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
  • Baztan – CD Ademar, larunbatean 11:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

ARETO-FUTBOLA

Mutiko infantilak

  • Aurrera A – Manfisa Xota FS, igandean 11:00etan Leitzako kiroldegian.
  • AD San Juan B – Aurrera B, larunbatean 11:15ean Iruñeko San Juan kiroldegian.

 

ESKUBALOIA

Nafarroako Emakumezkoen Ligan

  • Baztango BKT atsedena.

Nafarroako neska jubenilak

  • Gurpea Beti-Onak A - Baztango BKT, larunbatean 20:00etan Atarrabiako Indurain Anaiak kiroldegian.

Nafarroako neska kadeteak

  • Baztango BKT – Malkaitz , larunbatean 11:30ean Elizondoko kiroldegian.
  • Aurrera – Atarrabia A, larunbatean Leitzako kiroldegian.

Nafarroako neska infantilak

  • Malkaitz B – Baztango BKT A, larunbatean 11:00etan Burlatako Elizgibela kiroldegian.
  • GDM La Merced – Baztango BKT B. Larunbatean 11:00etan Mendillorriko trinketean.

Nafarroako neska alebinak

  • BM Loyola B – Baztango BKT A, larunbatean 10:00etan Iruñeko San Ignacio kiroldegian.
  • Baztango BKT B – Agoizko KE, larunbatean 09:30ean Elzondoko kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun