Rural Kutxa BTT Kopako lehen proba egin zen larunbatean Kaparroson eta eskualdeko txirrindulariek mendi bizikletan bikain dabiltzala erakutsi zuten. Proba nagusian hirugarren izan arren, elite mailako lasterketa irabazi zuen Katea Bike tadeko Aitor Begino Irigoien igantziarrak. Kadete mailan bigarren izan zen Baztandarra taldeko Eneit Bertiz Apezetxea sunbildarra eta junior mailan hirugarren izan zen Umen taldeko Koldo Herrera sunbildarra.
Sub-23 mailan hogeita bosgarrena izan zen Gure Txokoako Ugaitz Larralde. Masters 30 kategorian 34. postuan sartu zen Beti Gazteko Gaizka Otxandorena eta 48. izan zen Victor Ganuza taldekidea. Masterr 40 kategorian, Iñaki Villoria baztandarra (Sarribikes) 24. izan zen, Ulibeltzak taldeko Igor Agesta sunbidarra 29., Garikoitz Larraburu taldekidea 54. eta Beti Gazteko Peio Lizartza 59.
Eskualdeko txirrindularien sailkapena kadete eta junior mailan
Kadeteak
2. Eneit Bertiz – Baztandarra Josenea-Malkorra-Cem2
5. Unax Eraso - Baztandarra Josenea-Malkorra-Cem2
6. Ivan Villoria - Gama-Muruzabal-Erro y Eugui
14. Beñat Zamora - Baztandarra Josenea-Malkorra-Cem2
35. Markel Agesta - Baztandarra Josenea-Malkorra-Cem2
37. Aritz Bikondo - Baztandarra Josenea-Malkorra-Cem2
Juniorrak
3. Koldo Herrera - Umen
9. Hodei Aleman – Baztandarra Josenea-Malkorra-Cem2
28. Martin Etxabe - Baztandarra Josenea-Malkorra-Cem2
31. Iraitz Iturralde - Baztandarra Josenea-Malkorra-Cem2
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!