Argindar fakturan aurrezteko aholkularitza saioak eginen ditu Cedernak Donezteben eta Lesakan

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 11a, 17:00
Faktura elektrikoan aurrezteko moduei buruz ariko da Aritz Chocarro Donezteben eta Lesakan.

Aritz Chocarroaren eskutik martxoaren 16an Malerrekako Mankomunitatean eta martxoaren 23an Harriondoan. Faktura elektrikoan aurrezteko moduei buruz, efizientzia energetikoari buruz eta energia berriztagarriei buruzkoa izanen da aholkularitza-saioa.

Energiaren inguruko aholkularitza emateko bi egunez arreta eskainiko du Cederna-Garalur elkarteak Bortziriak eta Malerrekako herritarrentzat. Aritz Chocarro teknikaria etorriko da martxoaren 16an Malerrekako Mankomunitatera eta martxoaren 23an Lesakako Harriondora, bi asteartetan, 09:00etatik 14:00etara. Cederna Garalur elkartetik jakinarazi dutenez, hobe da aitzinetik hitzordua eskatzea:  697 65 56 64.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun