Basaburuko duatloi zirkuituan beterano onena izan da Santi San Miguel doneztebarra

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 8a, 17:00
Argazkian Jon Maritxalar, Aritz Perez, Santi San Miguel, Alberto Barberena eta Miguel Ezkurra.

Larunbatean Basaburuko duatloia izan zen eta bertan izan ziren eskualdeko hainbat kirolari

Martxoaren 6an Basaburuan egin zen duatloian helmugara ailegatzen eskualdeko lehenbizikoa Ibon Erdozain beratarra izan zen, (1:16:22) 13. postua lortuz. Alberto Barberenak 1:16:59 denborarekin 18. postua lortu zuen bere kategorian. Santi San Miguel doneztebarra lehenbizikoa izan zen beteranoen kategorian 1:19:21 denborarekin. Jon Maritxalarrek 37. postua eskuratu zuen 1:20:30 denborarekin. 46 eta 48. postuak, hurrenez hurren, Aritz Perezentzat eta Miguel Ezkurrarentzat izan ziren 1:22:41 eta 1:22:45 denborekin. Azkenik, Eneko Herrera gazteak 50. postua lortu zuen 1:22:56 denborarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun