M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2021

[M8 agenda]: yoga saioa eta ipuin-kontaketa

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 13a, 08:00

Jaione Urtasun. Argazkia: Berria.

Martxoaren 8aren bueltan, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, egitarau zabala antolatu dute eskualdeko talde feministek, emakume taldeek eta herritarrek. Elkarrekin karrikak morez margotzeko prest daude.

Asteburu honetako ekitaldiekin bukaera emanen diote Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatutako jarduerei:

Leitzan, yoga erlaxazio saioa

Gorputzetik plazerera yoga erlaxazio saioa izanen dute 11:00etatik hasita. Tokia parte-hartzaile kopuruaren arabera zehaztuko dute.

Areson, haurrentzako ipuin-kontaketa

Jaione Urtasunen eskutik 4 urtetik gorako haurrek Pontxarekin ipuin berdin ipuin-kontaketa izanen dute 17:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun