M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2021

[M8 agenda]: bertso-saioa eta bakarrizketa

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 12a, 08:00

Alazne Untxalo eta Irati Majuelo.

Martxoaren 8aren bueltan, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, egitarau zabala antolatu dute eskualdeko talde feministek, emakume taldeek eta herritarrek. Elkarrekin karrikak morez margotzeko prest daude.

Gaur, martxoaren 12an, bi ekitaldi antolatu dituzte: bertso-saioa Iruritan eta bakarrizketa Donezteben

Iruritan, bertso-saioa

Alazne Untxalo Erregerena, Irati Majuelo Itoiz eta Saioa Alkaiza Guallar bertsolarien eskutik, bertso saioa izanen dute. Maialen Belarra Eneterreaga izanen da gai-jartzailea. Iruritako Gizarte Bilgunea doinu eta errimez beteko da 19:00etatik goiti. Sarrera doan izanen da.

Donezteben, bakarrizketa

Irantzu Varelaren bakarrizketa izanen dute 19:30ean Doneztebeko zineman.

No hay matriarcado ni en el supermercado

Bakarrizketa honetan, Irantzu Varela kazetari eta aktibista feministak, humore garratzez kontsumoa eta indarkeria matxistarekin erlazionatutako gai ezberdinen inguruan hausnarketa sustatuko du. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun