Nafarroako ligan ari diren kadete mailako neska-mutikoak hasiko dira futbolean konpetitzen asteburu honetan

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 5a, 11:00

BKT seniorrek (argazkian) eta jubenilek Anaitasuna izanen dute arerio larunbat arratsaldean Elizondon.

Nafarroako Gobernuak agindutako neurriak arintzen doazen neurrian, kirol taldeak ere ari dira poliki-poliki konpetizioan sartzen. Asteburu honetan, Nafarroako ligan ari diren kadete mailako futbolariak ere hasiko dira konpetitzen. Talde nagusiei dagokienez, Baztanek Giltxaurdin jokatuko du. Eskubaloian ere, etxean jokatuko dute BKTko seniorrek eta jubenilek.

FUTBOLA

Hirugarren mailan

  • Baztan – CD Murchante, larunbatean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Gipuzkoako Preferente mailan

  • Real Union - Beti Gazte, larunbatean 17:00etan Irungo Ugalde zeaian.

Nafarroako Preferente mailan

  • CD Amigo – Doneztebe, larunbatean 15:45ean Iruñeko Amigó ikastetxean.

Nafarroako erregionaleko lehen mailan

  • Doneztebe B – CD Asdefor, larunbatean 16:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako jubenilen lehen mailan

  • Beti Kozkor – Baztan, igandean 16:00etan Lekunberriko Plazaolan.
  • Doneztebe – CD San Ignacio, larunbatean 11:15ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

  • JD San Jorge A – Baztan, igandean 11:00etan Iruñeko San Jorgen.

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

  • CD Asdefor C – Doneztebe A, igandean 18:30ean Iruñeko Amigó ikastetxean.
  • UCD Burlades B – Baztan, igandean 12:00etan Erripagainan.

Neska kadete-infantilak, Nafarroako ligan

  • Beti Gazte – CD Amigo A, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin.

 

ESKUBALOIA

Nafarroako Emakumezkoen Ligan

  • Baztango BKT – Helvetia Anaitasuna, larunbatean 19:30ean Elizondoko kiroldegian.

Nafarroako neska jubenilak

  • Baztango BKT – Helvetia Anaitasuna, larunbatean 16:00etan Elizondoko kiroldegian.

Nafarroako neska kadeteak

  • CB Tafalla - Baztango BKT, larunbatean 10:30ean Tafallan.
  • Beti Onak Atarrabia B – Aurrera, larunbatean 11:30ean Atarrabiako Indurain Anaiak kiroldegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun