Mendialdeko binakako pilota txapelketako bigarren jardunaldiko partidak jokatuko dituzte asteburuan

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 5a, 10:00

Gaur, ostiralean, arratsaldean, Goizuetan eta Betelun partidak jokatuko dituzte, bihar, larunbatean, Lekunberrin eta igandean, Leitzan. Tartean, Goizuetako Umore Ona eta Leitzako Aurrera pilota elkarteetako pilotariak ariko dira.

Joan den asteburuan hasitako Mendialdeko Binakako II. Pilota Txapelketari asteburu honetan emanen diote segida. Txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute gaur hasi eta igandera bitarte.

Ostiralean Goizuetan eta Betelun

Goizuetako eta Beteluko partidak 17:00etan hasiko dira.

  • Goizuetan:
    • Seinen bigarren mailan, M. Seges eta J. Larin (Umore Ona), U. Gereño eta G. Imazen (Aurrera) kontra ariko dira.
    • Kimuen bigarren mailan. J. Alsua eta A. Sagarduik (Umore Ona) E. Aranberri eta A. Iturbe (Umore Ona-Aurrera) izanen dituzte kontrario.
  • Betelun beste bi partida jokatuko dituzte:
    • Seinen bigarren mailan, A. Alkorta - E. Bidart (Aurrera), E. Oreja - U. Tolosaren (Araxes) aurka ariko dira.
    • Seinen lehenbiziko mailan, berriz. A. Azpirozek eta E. Jakak (Larraun), A. Gorostidi eta E. Satrustegi (Araxes) izanen dituzte kontrario.

Larunbatean Lekunberrin

Lekunberrin beste bi partida izanen dira, 10:00etan hasita.

    • Haurren lehenbiziko mailan, A. Azpirotz eta X. Jauregi (Larraun), A. Olleta eta M. Martinezen (Larraun-Aurrera) aurka ariko dira.
    • Kadeteen lehenbiziko mailan, berriz, A. Astizek eta E. Galarzak (Larraun) O. Legarreta eta O. Goikoetxea (Umore Ona-Larraun) izanen dituzte kontrario.

Igandean Leitzan

Leitzako saioan ere bi partida jokatuko dituzte, 10:30ean hasita.

    • Kimuen hirugarren kategorian, A. Otermin eta A. Zabaleta (Aurrera), A. Gereño eta O. Zabaletaren kontra ariko dira.
    • Haurren bigarren mailan, B. Encisok eta U. Loiartek (Aurrera) E. Lizarraga eta U. Otermin (Aurrera) izanen dituzte kontrario.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun