Baztan-Bidasoaldean suak kaltetutako eremua bisitatu du Itziar Gomez Ingurumen kontseilariak

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 4a, 13:23

Goizean Baztan eta Bertizaranako alkateekin bildu da Bertizen eta gero Bortzirietara joanen da, Lesakako eta Berako alkateekin batera

Itziar Gomez, Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria Baztan-Bertizarana eta Bera-Lesakako sutearen eraginpeko eremua bisitatzen ari da gaur eta inguruko alkateekin elkartzen ari da. Kontseilariak Pablo Muñoz Ingurumen zuzendari nagusia du lagun.

Lehenik, goizean, Bertizaranako eta Baztango alkateekin, Andres Etxenikerekin eta Joseba Otondorekin bilera egin du Bertizko jauregian eta komunikabideei ere adierazpenak egin dizkie. Ondotik, Bera eta Lesakan suak kaltetutako eremua ikustera joanen da Ladis Satrustegi eta Aitor Elexpuru, Lesakako eta Berako alkateekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun