Algortako Bertsolari Eskolak urteroko gazte sariketaren ordez, aurten Abra Jaialdia antolatu du. Jaialdira azken bortz edizioetako txapeldunak gonbidatu dituzte kantura: Aitor Servier, Aroa Arrizubieta, Ekhiñe Zapiain, Maider Arregi eta Xabat Illarregi.
Eider Perez aurkezlea bertso-saioaren aitzinetik elkartu da protagonistekin eta gaztetasunetik bertsoa nola bizi duten galdetu die. Lehen plazak eta hasierak nolakoak izan diren gogoratu, gazte sariketen eraginaz hausnartu edo etorkizunari begira ere paratu dira bertsolariak. Horrez gain, Abra Jaialdiko bertsoaldiez gozatzeko aukera ere izanen da aste honetako Hitzetik Hortzeran.