M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2021

[M8 agenda]: Elkarretaratzeak herri guztietan

Zugarramurdin 2020ko martxoaren 8an egindako elkarretaratzea.

Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean eskualdeko talde feministek, emakume taldeek eta herritarrek elkarretaratzeak deitu dituzte herri gehienetan. Elkarrekin karrikak morez margotzeko prest daude

Gaur, martxoaren 8an, hona herriz herri eginen diren elkarretaratzean lekua eta ordua:

Xareta

Herri bakoitzean elkarretaratzeak eginen dituzte.

Arantza

Herriko plazan 12:00etan elkarretaratzea eginen dute.

Igantzi

Udaletxeko arkupeetan 19:00etan elkarretaratzea eginen dute.

Goizueta

Hip-hop dantza taldearen emanaldiarekin eta zuzeneko musikarekin 18:00etan plazan elkarretaratzea eginen dute.

Lesaka

Arrano elkartean berendu musikatua izanen dute 18:00etan eta ondotik, 20:00etan elkarretaraztea herriko plazan.

Doneztebe

Doneztebeko biribilgunean elkarretaratzea deitu dute 19:00etan.

Elizondo

Astelehenean 19:00etan herriko plazan elkarretaratzea eginen dute, Bakartze inposatuaren aitzinean, gora saretze feminista lelopean.

Leitza

Dena aldatuz sistema arrakala lemapean 20:00etan Lopenean kontzentrazioa deitu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun