M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2021

[M8 agenda]: mendi martxak, antzerkiak, irratsaioa, liburu aurkezpena eta ipuin-kontaketak

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 7a, 08:00
'Bi ero diskotekan' antzezlanaren irudia.

Martxoaren 8aren bueltan, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, egitarau zabala antolatu dute eskualdeko talde feministek, emakume taldeek eta herritarrek. Elkarrekin karrikak morez margotzeko prest daude

Gaur, martxoaren 7an, hona herriz herri antolatutako egitarau zabala:

Beran, mendi martxa

Goldatz talde feministak 09:30ean Lizuniagatik abiatuta mendi martxa antolatu du. Bakoitzak bere bazkaria eramateko deia egin dute taldekideek.

Ezkurran, mendi buelta

Igandean 10:00etan frontoitik hasita mendi buelta eginen dute.

Leitzan, irratsaio-poteo feminista eta Sugarren mendea liburuaren aurkezpena

Leitzako Torrean bildu eta irratsaio-poteo feminista eginen dute 12:00etan. Arratsaldean, Sugarren mende liburuaren aurkezpena izanen dute. Hitzordua 18:00etan Herri Aretoan egina dute.

Arantzan, mendi martxa eta Cholitas dokumentala

Aranztarrak 10:00etan plazan bildu eta mendi irteera eginen dute. Arratsaldean, Cholitas dokumentala pantailaratuko dute gimnasioan 18:00etan.

Aranon, haurrentzako ipuin-kontaketa

M8 Betaurreko Moreak antolatuta, Jaione Urtasunen eskutik 4 urtetik gorako haurrek Pontxarekin ipuin berdin ipuin-kontaketa izanen dute Maisuenean 17:00etan.

Goizuetan, ipuin-kontaketa musikatua

Hego haizearen ipuinak ipuin-kontaketa musikatua antolatu du Goizuetako Emakume taldeak Udaletxeko ganbaran 18:00etan.

Donezteben, Bi ero diskotekan antzezlana

Bi ero diskotekan antzerkia taularatuko dute Doneztebeko zineman 18:30ean.

Iruritan, Matriuska antzerkia

Igandean Iruritako Gizarte Bilgunean helduentzako Matriuska antzerkia taularatuko dute 19:00etan. Gonbidapenak 18:30etik aitzinera jaso ahal izanen dira eta pertsonako gehienez bi gonbidapen hartu ahal izanen dira.

Antzerkia Donostiako Poltsiko Antzerki arineko sorkuntza beka irabaztearen ondorioz Kamikaz kolketiboak & Ttak teatrok eginiko ikuskizuna da. Bertan, umore biziz ahalduntze bidaia indartsu batean murgilduko da ikuslea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun