Gaur, martxoaren 5ean, honako saioak antolatu dituzte Berako Goldatz talde feministak eta Goizuetako Emakume Taldeak:
Beran, El orden divino
Berako kultur etxean El orden divino pelikula pantailaratuko dute, 19:00etan.
Sinopsia
Suitzan 1971. urtean, emakumeek oraindik ezin zuten bozkatu. Testuinguru honetan bizi da Nora, etxekoandre gaztea eta bi seme-alaben ama. Nora herri txiki batean bizi da, eta bertan, eskubide zibilen, sexu-iraultzaren eta mugimendu kontrakulturalen kontrako protestei buruzko berriak ez dira eztabaida-gai. Senarrak lan bat onartzea debekatzen dio eta honek sortzen dion frustrazioa oinarri gisa hartuta, emakumeen sufragioaren alde publikoki borrokatzera eramaten du.
Goizuetan, Zootropolis
Zootropolis haurrentzako filma pantailaratuko dute udaletxeko ganbaran 19:00etan.
Sinopsia
Filmeko protagonistak Zootopia hirian bizi diren bortz animalia antropomorfiko dira. Horietako batek, Nick Wilde azeriak, Judy Hopps polizia-untxiari kasu bat argitzen lagunduko dio. Izan ere, Zootopia hirian, harrapakinak eta harrapariak elkarrekin bizi izan dira beti, eta azken horiek basatiak bihurtzen hasi dira.