M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2021

[M8 agenda]: Aroa Uharteren liburua hizpide Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 4a, 07:00

Gaur Leitzan irakurketa feminista saioa izanen dute.

Martxoaren 8aren bueltan, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, egitarau zabala antolatu dute eskualdeko talde feministek, emakume taldeek eta herritarrek. Elkarrekin karrikak morez margotzeko prest daude

Gaur, martxoaren 4an, honako saioa antolatu du Leitzaldeko irakurle talde feministak:

Leitzan, irakurketa feminista

Leitzaldeko irakurle talde feministak 18:30ean Leitzako Atekabeltzen egin du hurrengo hitzordua. Bertan, Aroa Uhartek itzulitako Erle langileen amodioak liburua izanen dute hizpide.

Honetaz gain, Herri Aretoko erakusleihoan, herriko emakumeen argazki zaharrekin eta Ane Intxaustiren bertsoekin hornitua Geroa ereiten murala jarriko dute eta martxoaren 14ra arte ikusteko aukera izanen da.

 

Izen-emateko azken egunak

Igantzin, Emakumeak eta gure gorputza tailerra

Larunbatean Emakumeak eta gorputza bizipen tailerra eskainiko dute 10:30etik 13:30era eskolako gimnasioan. Izen-ematea martxoaren 5a arte egin daiteke 664 52 50 95 telefonoan, tailerra doako da.

Goizuetan, lilatoi mistoa

Larunbatean Goizuetako Emakume taldeak antolatuta, plazatik abiatuta lilatoi mistoa eginen dute 17:00etan. Lau laguneko taldeak eginen dira eta izen-emateak ostiral arratsaldera arte egin daitezke Amaia Kafetegian edo goizuetakoemakumeak@gmail.com helbidean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun