Mendialdeko binakako II. pilota txapelketa asteburuan abiatuko da

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 26a, 08:00

Goizueta, Leitza eta Larraun aldeko pilotari gaztetxoak nor baino nor gehiago ariko dira asteburu honetatik aurrera.

Ostiralean Goizuetan, larunbatean Lekunberrin eta igandean Leitzan jokatuko dituzte partidak

Leitzako Aurrera pilota eskolak, Goizuetako Umore-Ona kirol elkarteak eta Araxes eta Larraun pilota elkarteek bigarren urtez antolatutako Mendialdeko binakako pilota txapelketa abiatuko da asteburu honetan. Ostiral arratsaldean Goizuetan, larunbat eguerdian Lekunberrin eta igande goizean Leitzan jokatuko dituzte partidak.

 

Goizuetan, ostiralean 17:00etan

Lehenbiziko partidak otsailaren 26an, ostiralean 17:00etan hasikoa jokatuko dituzte Goizuetan.

Kimu 2. mailan

  • Alsua eta Sagardui (Umore Ona) – Legarreta (Umore Ona) eta Imaz (Aurrera)

Sein 2. mailan

  • Seges eta Larin (Umore Ona) – Narbarte eta Aranberri (Umore Ona)

Sein 1. mailan

  • Sagardui eta Zurutuza (Umore Ona) – Andiarena eta Lekuona (Aurrera)

Kimu 2. mailan

  • Garmendia eta Salaberria (Umore Ona) – Aranberri (Umore Ona) eta Iturbe (Aurrera)

Lekunberrin, larunbatean 12:30ean

Kimu 2. mailan

  • Oreja (Araxes) eta Apalantza (Aurrera) – Iturrino (Aurrera) eta Sotil (Araxes)

Haur 2. mailan

  • Sotil (Araxes) eta Lujanbio (Umore Ona) – Hernandorena eta Larreta (Larraun)

Haur 1. mailan

  • Iribarren eta Ijurko (Larraun) – Olleta (Larraun) eta Martinez (Aurrera)

 

Leitzan, igandean 09:30ean

Sein 2. mailan

  • Alkorta eta Bidart (Aurrera) – Zestau eta Vicente (Aurrera)

Kimu 3. mailan

  • Otermin eta Zabaleta (Aurrera) – Buldain eta Lekuona (Aurrera)
  • Lekuona eta Legarra (Larraun) – Olaetxea eta Rekondo (Aurrera)

Kimu 2. mailan

  • Lekuona eta Bildarraz (Larraun) – Iriarte (Larraun) eta Dorronsoro (Aurrera)

Haur 1. mailan

  • Erdozia eta Loiarte (Aurrera) – Azpirotz eta Jauregi (Larraun)

Haur 2. mailan

  • Izagirre eta Ijurko (Larraun) – Enciso eta Loiarte (Aurrera)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun