N-121-A

Aste batez zolaberritze lanak eginen dituzte Zozaia eta Bera tartean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2021ko ots. 23a, 13:00

Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuak 125.000 euro esleituko ditu zolaberritze lanak egiteko eta lanek iraun bitartean txandakako pasabidea emanen dute.

Construcciones Mariezcurrena enpresatik jakinarazi dutenez, lanak asteazkenetik astelehenera bitarte eginen dituzte, otsailaren 24tik martxoaren 1era, N-121-A errepideko 39. (Zozaia) eta 64. kilometroen (Bera) artean. Lanak 07:00etan hasi eta 20:00etan bukatuko dituzte eta bitartean txandakako pasabidea emanen dute. Arduradunek auto-ilarak sor daitezkeela iragarri dute eta, hortaz, bertatik pasatu behar duten gidariei «garaiz ibili daitezen» eskatu diete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun