Liburutegi ibiltariaren urteurrenean «sorpresak» iragarri dituzte

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 23a, 16:00

Leitzako liburutegira joan gabe, Aranon, Areson eta Goizuetan ere herrian zerbitzuaz gozatzeko aukera izan zezaten, duela urtebete abiatu zuten liburutegi ibiltariaren egitasmoa. Geroztik ia hilabetero liburutegi ibiltariaren bisita izan dute aipatutako hiru herrietan. Aste honetan eginen du otsaileko geldialdia eta lehenbiziko urteurrenaren harira, «hurbiltzen zareten guztientzat sorpresatxo bat» izanen dela iragarri dute.

Areson, ostegunean, otsailaren 25ean, 14:15etik 15:00etara eta Aranon eta Goizuetan ostiralean, otsailaren 26an, izanen da liburutegi ibiltaria. Goizuetan 14:30etik 15:30era eginen du geldialdia eta Aranon 16:00etatik 16:30era.

Horrekin batera, aurretik liburu edo DVDren bat eskatu nahi izanez gero, 617 38 58 82 telefonora Whatsappa bidalita edo biblilei@navarra.es helbidera idatzita egin beharko da eskaera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun