Elizalde-Etxebeste eta Zabaleta-Eskudero bikoteak txapeldunorde izan dira Nafarroako eskuz binakako pilota txapelketan

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 22a, 12:00

Nafarroako eskuz binakako lehenbiziko eta bigarren mailetako finalak jokatu zituzten larunbatean Iruñeko Labrit pilotalekuan. Eskualdeko lau ordezkari aritu ziren: lehenbiziko mailan, Elizalde zubietarra eta Etxebeste beratarra, eta bigarren mailan, Zabaleta eta Eskudero goizuetarrak. Bi kategorietan eskualdeko pilotariak txapeldunorde gelditu ziren.

Lehenbiziko mailan, Naroa Elizalde zubietarrak eta Irantzu Etxebeste beratarrak Andrea Aldaregia eta Olatz Ruiz de Larramendi izan zituzten kontrario eta 22-15eko markagailuarekin nagusitu ziren Aldaregia eta Ruiz de Larramendi.

Bigarren mailan, bertzalde, Goizuetako Umore Ona Pilota Elkarteko Ainhoa Zabaleta eta Maria Eskudero aritu ziren finalean, Altsasuko Pilotajauko elkarteko Alonso eta Bergararen aurka. Altsasuarrek irabazi zuten, 22-9.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun