Nafarroa iparraldean alerta horia ezarri dute haize boladengatik

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 19a, 13:30

80km/h-ko haize boladak izan daitezke bihar.

Nafarroako Suhiltzaileek baso suteetarako arriskua «handia» dela adierazi dute.

Estatuko Aemet Meteorologia Agentziak asteburuan haize bolada gogorrak izanen direla aurreratu du. Eskualdean 80 km/h-ko abiadura hartu ahal izanen dute bihar eta 70 km/h-raino ailega daitezke gaurkoak (ikusi iragarpena hemen). Horrekin batera, Nafarroako Suhiltzaileek Nafarroa osoan baso suteen arriskua handia izanen dela nabarmendu nahi izan du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun