Emaitza hauek zenbait ondorio utzi dituzte. Hastejko, Etxarri eta Zubiri txapelketatik kanpo gelditu direla. Hiru partidak galdu eta bi puntu bakarrik dituzte. Ezin dute zazpi puntura ailegatu eta, gaur egun zortzi puntu dituzten Urrutiak eta Aizpuruk ezin dute zazpi baino guttiago pilatu. Goikoetea eta Labakak lortu dute dagoeneko finalerdietarako sailkatzea, hiru partidak irabazi ondotik (12 puntu). Segurolak eta Zalduak hamar puntu dituzte eta hauek ere finalerdietan izanen dira. Urrutia II.ak eta Aizpuru III.ak zortzi puntu dituzte eta nahiko bideratua finalerdietarako txartela. Zaldua II.a eta Larrañagaren aukera bakarra gelditzen zaien bi partidak irabaztea eta Urrutia eta Aizpuruaren kontrakoan, hauek 25 tanto edo guttiagotan uztea da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!