Dagoeneko lehian hasiak diren eskualdeko bi futbol talde nagusiek, Baztanek eta Doneztebek, etxean jokatuko dituzte partidak asteburu honetan. Baztandarrek Peña Sport liderra hartuko dute Giltxaurdin. Gipuzkoako Ohorezko mailan ere asteburu honetan bueltatuko dira lehiaketara. Beti Gaztek etxean jokatu beharko luke Hernaniren kontra, baina Nafarroako itxiera perimetrala dela eta, gibelatu egin dute partida. Nafarroako Gobernuak otsailaren 25ean neurriak arintzea eta hortik aitzinera berriz ere konpetizioan hastea da lesakarren helburua.
FUTBOLA
Hirugarren mailan
- Baztan – Peña Sport, larunbatean 16:30ean Elizondoko Giltxaurdin.
Nafarroako Preferente mailan
- Doneztebe – CD Amaya, larunbatean 16:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.
ESKUBALOIA
Nafarroako Emakumezkoen Ligan
- Malkaitz - Baztango BKT, igandean 12:30ean Burlatako Elizgibela kiroldegian.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!