Malerrekako XIX. pilota txapelketako finalak larunbatean jokatuko dituzte Donezteben eta Lesakan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2021ko ots. 18a, 10:00

Malerrekako XIX. eskuz binakako pilota txapelketaren finaletan ariko diren pilotariak.

Doneztebeko Erreka elkarteak hemeretzigarren aldiz antolatutako Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketaren finalak otsailaren 20an, larunbatean jokatuko dituzte. Aurtengo osasun egoera dela-eta, finalak bi pilotalekutan banatu dituzte. Kategoria ttikienetakoak Lesakan eta nagusienak Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan ariko dira, larunbatean 10:00etatik aitzinera.

Lesakan ttikienak, larunbatean 10:00etan hasita

Lesakan, kategoria ttikienetako hiru partida jokatuko dituzte, larunbatean 10:00etan hasita.

Benjaminetan, Arkupe elkarteko Urko Telletxea igantziarra eta Jon Madariaga lesakarra, Oberenako Mauleon eta Remirezen kontra ariko dira; alebinetan, Oberenako Rekalde eta Laso, Buruzgaingo Barbarin eta Iribarrenen kontra; infantiletan, Txarutako Prim eta Goienetxe, Irurtzungo Igoa eta Oberenako Nazabalen kontra.

 

Lau kategoria nagusiak Donezteben

Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan, berriz, kategoria nagusienetako lau finalak jokatuko dituzte, larunbatean 10:00etan hasita. Kadeteetan, Errekako Apezetxea eta Agesta, Oberenako Sanchez eta Garciaren kontra; jubeniletan, Iriarte (Larraun) eta Peñalver (P.P. San Sebastian), Oberenako Ibarra eta Murilloren kontra; seniorretan Oberenako Landa eta Agirre, Igoa eta Santamaria taldekideen kontra eta elite mailan, Oberenako Oskoz eta Irurita, Oberenako Mata eta Irurtzungo Azanzaren kontra.

Finalen bukaeran, Luis Martinek emandako bi urdaiazpiko zozketatuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun