Salto! topaketetan parte hartzeko izen-ematea irekita dago

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 16a, 10:18
Iaz, koronabirusa tarteko, bertan behera utzi behar izan zituzten udalekuak.

Udalekurako begiraleak ere behar dituzte. Parte hartu nahi duten gazte eta begiraleek martxoaren 31ra arteko epea dute izena emateko.

Udalerri euskaldunetako 14 eta 18 urte bitarteko gazteendako Salto topaketetan izena emateko epea zabalik da dagoeneko. Parte hartu nahi dutenek formularioa bete, 943 81 66 99 telefonora deitu edo datuak hezkuntza@uema.eus helbidera bidaltzeko martxoaren 31ra arteko epea dute.

Ekainaren 28tik uztailaren 4ra Zumaiatik Lekeitiora hiru etapatan joanen dira parte-hartzaileak: lehenbiziko egunean Zumaia-Itziar ibilbidea eginen dute; ekainaren 28tik uztailaren 1era Itziar-Ondarru; eta uztailaren 1etik 4ra Ondarru-Lekeitio.

Begiraleak behar dituzte

UEMAk antolatutako udaleku ibiltarian gazteekin lan egiteko aisialdiko begiraleak eta sukaldariak behar dituzte. Interesa dutenek curriculuma hezkuntza@uema.eus  helbidera bidal dezakete martxoaren 31 baino lehen eta aukeratutakoei apirilaren 15erako jakinaraziko zaie erantzuna.

Begirale titulua izatea, EGA edo baliokidea, hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea, antzeko lanetan ibilia izatea, euskararekiko sentsibilizazioa eta taldean lan egiteko erraztasuna baloratuko dituzte.

Informazio gehiago nahi dutenek lotura honetan eskura dezakete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun