Nafarroako klub arteko Mendi Lasterketen txapelketa maiatzaren 30ean jokatuko da Berroetan

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 11a, 18:00
Laugarren edizioa beteko duen Berroetako Mendi Maratoi Erdian Nafarroako klub arteko mendi lasterketen txapelketa erabakiko da aurten.

Berroetako IV. Mendi Maratoi Erdiarekin batera, Arantzako V. Mendi Lasterketa sartu dira aurten Nafarroako Zirkuituan

Nafarroako Mendi eta Eskalada Kirolen Federazioak 2021. urteko Nafarroako mendi lasterketen zirkuituaren berri eman du. Eskualdeari dagokionez, bi proba izanen dira, osasun egoerak kontrakorik agintzen ez badu. Lehenbizikoa, maiatzaren 16an, Arantzako V. Mendi Lasterketa. Bigarrena,maiatzaren 30ean, Berroetako IV. Mendi Maratoi Erdia. Proba honetan, Nafarroako klub arteko mendi lasterketa txapelketa ere erabakiko da.

Maiatzaren 16an Ekaitza elkarteak antolatuko duen Arantzako bosgarren mendi lasterketak 21 kilometro luzeko eta 1.300 metroko desnibeleko ibilbidea izanen du. Berroetako Mendi elkarteak maiatzaren 30ean antolatuko duen Berroetako IV. Mendi Maratoi Erdiak, berriz, 21.600 metro luze eta 1.274 metroko desnibela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun