Bortz kilometroko zati honetan hiru biribilgune ere eginen dituzte, bat Orikaingo sarrera-irteeran, Ezkkaba kanpinarem eta Aguirre hostalaren bidegurutzean eta bertze biak Soraurengo iparraldeko eta hegoaldeko sarbideetan.
Lehen zati honetako bortz kilometroak egiteko ez dute trafikoa moztea aurreikusi, baina abiadura orduko 60 kilometrora murriztu dute eta batzutan txandakako videa emanen dute, abiadura orduko 40 kilometrora murriztuta. Hortaz, auto-ilarak izan daitezke.