Arkupeak elkarteko mendizaleak Legatera joanen dira asteartean

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 12a, 09:00
26 mendizale Soratxipin izan ziren urtarrilean.

Lurraldeen arteko joan-etorriak debekatuak izaki, urtarrilaren 19an Hondarribin egitekoa zen urteko lehenbiziko mendi irteera Labaienera lekualdatu behar izan zuten elkarteko mendizaleek.

Arkupeakeko 26 bazkide egundaino zapaldu gabeko lurretan ibili ziren: plazatik abiatu eta Beintza, Burgegaina eta Bonozorrotztik 1.060 metro dituen Soratxipi mendira igo ziren. Han gorputzak indarberritu ondoren, kaskoz kasko, Ello eta Urradiko lepoan barna, Gora bazterretik Labaienera jaitsi ziren, Maritxu eta Pello anai-arrebak gidari, bortz ordu eta laurdeneko buelta osatuz. Ikuspegi ederrez gozatu zutenez, urteko bertze aro batean paraje eder horietara itzultzeko gogoa azaldu zuten ibiltariek.

Otsailaren 16an Lekarozen

Buelta gustagarri horren ondotik, hurrengo hitzordura begira daude. Hilaren 16an, asteartean, Lekarozen bilduko dira eta Legate mendira joan-etorria eginen dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun