Aitor eta Galder gazteei elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak egin dira asteburuan eskualdean

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 8a, 11:00

Ankerkeriari Stop plataformak Aitor eta Galderri elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak deitu zituen asteburuan Euskal Herriko herri guztietan. Eskualdean Leitzan larunbatean eta Elizondon igandean egin ziren elkarretaratzeak.

Ankerkeriari Stop plataformak adierazi duenez «ez da bi gazte arabarren aurkako eraso huts bat; herri oso baten nahiak, desirak eta ametsak zapuztu nahi dituen eraso planifikatua» da. Horrela, «bidegabekeria onartezin honen aurrean, zure elkartasuna» adierazteko gonbita luzatu zuen «orain inoiz baino gehiago!» lelopean.

Eskualdean leitzarrak otsailaren 6an, larunbatean, 12:00etan Leitzako plazan elkartu ziren. Elizondon otsailaren 7an, igandean, 19:00etan zuten hitzordua Elizondoko plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun