Aditz laguntzaileak eta trinkoak esku-eskura Adizkinator aplikazioarekin

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 6a, 16:00

Aditz laguntzaileak eta trinkoak menperatzen ez dituzten hiztunei bidea errazteko, Adizkinator mugikorrerako aplikazioa sortu du Ander Herranz Uribarri euskara irakasleak. Euskara ikasleek zein euskaradunek aditzen inguruko zalantzak argitzeko sortua da eta doan deskarga daiteke Google Play-tik.

Aplikazio berri hau, oraingoz, Android mugikorretarako dago eskuragai. Euskal aditzak jokatu eta bilatzeko aplikazioa da. Aditz trinkoak eta laguntzaileak daude bere datu-basean, eta behin forma bat bilatuta, emaitza alokutiboak (hika) eta ez alokutiboa ematen dizu.

Deskargatu Adizkinator Androiderako hemen: Google Play.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun