Nafarroako Kultur Mezenasgoari buruzko foru legeak lankidetza publiko-pribaturako eredu berri bat ezartzen du, kultur proiektu edo jarduerak egiteko. Entitateek nahiz artistek jaso dezakete Nafarroako Gobernuak interes sozialeko kultur ekimenei ematen dien MEKNAren bereizgarria. Eta horiei lagunduko dieten enpresek eta norbanakoek zerga pizgarri nabarmenak dituzte 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera.
Herritarrek, enpresaburuek eta gizarte osoak kultura sustatu eta finantzatzeko hartzen duten konpromisoa aintzat hartzea da MEKNAren xedea. Gizartearen interesekotzat jotzeko bi epe daude urtean: maiatzaren 1etik 31ra eta urriaren 1etik 31ra.
Gaur egun, 120 proiektuk dute MEKNA aitorpena
Nafarroako 120 proiektuk dute indarrean MEKNA aitorpena. Orain ezagutzera eman diren 27 proiektuak pasa den urrian aurkeztu zuten deklarazioa lortzeko eskaera eta Nafarroako Gobernuaren Kultura Zuzendaritza Nagusiak eskaera guztiak aztertu ondotik, gure eskualdeko bi proiektu hauek aldeko ebazpena lortu dute:
- Amaiurko gazteluko aztarnategi arkeologikoa dinamizatzea eta elementuak balioestea
Gauzatzeko epea
Proiektuaren deskribapen laburra
2025/12/31 arte- Museo baterako proiektua Amaiurko gazteluko aztarnategi arkeologikoan aurkitutako piezak erakusteko.
- Jarduera artistiko-kulturalak antolatzea Amaiurko batailaren bosgarren mendeurrenean, Nafarroaren konkistaren esparruan. 1512-1522-2022.
- Ibilbideen diseinua, gaztelua erreferentzia-puntutzat hartuta
- Lesakako Roqués Organoaren Lagunen Elkartearen jarduketa-plana
Gauzatzeko epea
2021/12/31 arteProiektuaren deskribapen laburra
Programak hiru alderdi ditu: Lesakako organo ondarea mantendu, konpondu eta balioestea; organo musika ezagutzea eta zabaltzea; eta organo jotzaileak prestatzea.
MEKNA aitorpena indarrean dute proiektu hauek ere
- Aurrera Dantza
Gauzatzeko epea
2024/12/31 arteProiektuaren deskribapen laburra
Leitzako Aurrera kirol elkarteak eta Leitzako Altzadi kultur elkarteak bat egin dute gure kultura mantendu, berreskuratu, hedatu eta dibulgatzeko. Horrela, kulturaren arloko zenbait arlotan lan egin nahi dugu, azken urteotan praktikan jarritako dinamika aberasteko asmoz. - Xorroxin elkartearen kulturaldia
Gauzatzeko epea
2021/12/31 arteProiektuaren deskribapen laburra
Xorroxin Elkarteak urteak daramatza kultura sustatzen. Irrati jardueren gain, ekimen kulturalak antolatzen eta sustatzen ditu eskualdeko zenbait herritan. Aurten, elkarteak 35 urte bete ditu eta hori ospatzeko ziklo kultural bat antolatuko dugu urte guztian zehar. Urteurren hau mugarri izatea nahi dugu eta aurrerantzean ziklo kultural hori urtero antolatu nahi dugu. Horretarako, eskualdeko zenbait diziplinatako artistekin lan eginen dugu: musika, antzerkia, ipuin kontalariak, bertsolariak, poesia, literatura, argazkigintza... - TTIPI-TTAPA, aldizkaria, webgunea eta multimedia ekoizpenak editatzea
Gauzatzeko epea
2024/12/31 arteProiektuaren deskribapen laburra
TTIPI-TTAPA proiektuaren xedea aldizkari bat eta webgune bat editatzea da, bai eta irakurzaletasuna eta literaturako idazmena sustatzea ere. Egiteko horretan, bereziki zainduko dira Nafarroako ondare kulturala, ondare immateriala eta hizkuntza aberastasuna. Gainera, kultur ekoizpenak bultzatu eta lagundu nahi ditu, batez ere multimediaren arloan.