Internet bidezko iruzurrengatik 1.583 salaketa tramitatu ditu Foruzaingoak 2020an

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 6a, 13:00

Foruzaingoak argitaratutako datuen arabera, 2020an %15 hazi dira Internet bidezko iruzurrak. Zehatzago, 2020an 1.583 salaketa paratu ziren, 2019an  1.375. Iruzur hauen artean Internet bidez egin daitezkeen hainbat trikimailu daude: lotura bidezko erosketak, errentagarritasun handiko inbertsioak edota eskaintza bereziak.

Hala ere, iruzurren kopurua dezente handiagoa da, seguruenik. Izan ere, balizko errepresaliak edota lotsa dela medio, kasu anitz salatu gabe gelditzen dira. Dena den, lapurreta kopuruak beheiti egin du azken urte honetan, 2019an baino %57 salaketa gutiago izan dira.

Foruzaingoaren aholkua

Internet bidezko erosketetan iruzurrak saihesteko webgune «ziurrak» erabiltzea eta «norbere datuak babestea» gomendatzen du Foruzaingoak. 

Internet bidezko iruzurren salaketak Urt. Ots. Mar. Api. Mai. Eka. Uzt. Abu. Ira. Urr. Az. Abe. Guztira
2019 98 85 89 101 90 110 126 106 121 117 117 215 1.375
2020 145 106 92 154 134 110 125 133 128 131 187 138 1.583
Dif. % 48 24,7 3,4 52,5 48,9 0 -0,8 25,5 5,8 12 59,8 -35,8 15,1
Lapurreta salaketak Urt. Ots. Mar. Api. Mai. Eka. Uzt. Abu. Ira. Urr. Az. Abe. Guztira
2019 173 151 167 206 174 195 926 197 188 175 171 175 2.898
2020 159 165 69 29 67 97 143 139 130 89 83 86 1.258
Dif. % -8,1 9,3 -58,7 -85,9 -61,5 -50,3 -84,6 -29,4 -30,9 -49,1 -51,5 -50,9 -57

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun