Urriza maisu bihurtu da seigarren aldiz Masterra irabazita

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 1a, 20:00

Urriza txapeldun eta Barrenetea IV.a txapeldunorde, 2021eko Master txapelketan. Argazkia: Maialen Andres

Urrizak 30-25 garaitu zuen Barrenetxea IV.a UTS Master Txapelketako finalean. Larunbata gauean jokatu zen partida eta iruindarrak bere seigarren txapela lortu du txapelketa honetan. Zazpi buruz buruko, sei binakako eta sei Master baditu bere palmaresean eta denak batuz gero 19 txapela ditu jadanik. Denboraldia ezin hobeto itxi du torneo guztietan irabazi eta gero; 50. Urteurrenaren txapela, Kutxabank Txapelketa Nagusia, Binakakoa eta Masterra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun