Oriamendi txapelketako lehen jardunaldia gibelarazi du hezetasunak

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 29a, 10:00
Lehen partidaren erditsuan, bertan behera utzi behar izan zuten Oriamendi txapelketako lehen partida. Asteartean jokatuko dute lehen jardunaldi hau.

Lehen partidaren erditsuan utzi behar izan zuten eta bigarrena ez zen hasi ere egin. Erremontistek arazoak zituzten behar bezala jokatzeko eta jardunaldia otsailaren 2ra (asteartea) aldatzea erabaki zuten.

 

Segurolak eta Zaldua I.ak, Zaldua II.ari eta Larrañagari 21-19 irabazten ari zirela, hezetasunak Oriamendi Txapelketaren lehen jardunaldia gibelatzea eragin du. Erremontistek arazoak zituzten behar bezala jokatzeko, eta jardunaldia otsailaren 2ra (asteartea) aldatzea erabaki zuten. Bigarren partidako protagonistak ez ziren kantxara atera ere egin. Etxarri eta Aritz Zubiri goizuetarra, Mirubia eta Martirenaren kontra jokatzekoak ziren bigarren partida horretan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun