Alunda eta Gurutze zubietako akatsak moldatu ondotik, N-121-A errepidea berriz irekiko dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 28a, 10:00
Obrek iraun duten bitartean (irailaren 21ean itxi zuten bidea), trafiko guzia GI-3455 errepide zaharretik pasatzera behartu dute.

Alundako eta Gurutzeko zubibideetan atzeman zituzten egitura-akatsak moldatzen aritu da Gipuzkoako Foru Aldundia ia bortz hilabetez, pasa den irailaren 21ean trafikoa eten zutenetik.

Gipuzkoako Bide Azpiegituretako Departamentuak jakinarazi duenez, «orain galtzadan lerroak pintatzea baino ez da falta». Eguraldiak laguntzen badu, pintatzeko lanak «gaur hastea» espero dute. 

Kontuan hartu behar da N-121-A errepidearen zati horretan barrena egunero pasatzen diren ia 9.000 ibilgailuetatik 3.500 inguru, hau da, %40, kamioiak direla eta, jakina, obrak iraun duten ia bortz hilabete hauetan trafiko guztia GI-3455 errepide zaharrean ibilita, horren zoladura nabarmen hondatuta dagoela orain.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun