Urteroko lehiaketa izan nahi duen honek, gazte eta helduen sailak barne izanen ditu. Gazteen saila 16 urte arteko bertsolarientzat izanen da eta helduen sailari ez diote adin mugarik ezarri.
Elkartetik adierazi dutenez «bertsopaper lehiaketa honen helburua bertsoaren aldaera guzien presentzia bermatzeaz gain, plazatik harago dauden bertsolariei adierazteko parada ematea» da. Izan ere, tradizioz, «Ipar Euskal Herrian, eta Euskal Herri osoan oro har, bertso idatziak leku handia» izan du. Horrela, lehiaketaren bidez «tradizio hori bermatu eta hedatu nahi dugu, Aitor Sarasua bertsogintzan eta Ipar Euskal Herriko bertso irakaskuntza eta sustapenean hain leku garrantzitsua izan duena omentzearekin batera».
Lehiaketaren oinarriak
Adinaren arabera bi maila:
- Helduen maila: 16 urtez goitikoak. Gutienez sei bertso eta gehienez hamar bertso.
- Gazteen maila: 16 urtera artekoak. Gutienez lau bertso eta gehienez zortzi bertso.
Bi mailetako parte hartzaile bakoitzak nahi bertze bertso-paper aurkez ditzake.
Gaia
Maila guztietan gaia, neurria eta doinua libreak izanen dira.
Epea
Lanak bidaltzeko azken eguna otsailaren 28a izanen da eta epaia martxoaren 20an jakinaraziko dute. Lanak sarasua.lehiaketa@gmail.com helbidera bidali behar dira.
Baldintzak
- Bertso guztiak originalak izan behar dira, hau da, sekula argitaratu gabeak.
- Bertso sorta bakoitzaren doinua izenburuaren ondoan zehaztea nahitaezkoa izanen da.
- Posta elektronikoz igorriko dira, testu arrunta edo pdf formatuko bi dokumentu bidali behar dira. Izengoitiz izenpeturiko "Bertso sorta" dokumentua eta egilearen xehetasunak dituen "Xehetasunak" dokumentua. Zein mailetara aurkezten zare ere zehaztu beharko da.
Sariak
- Helduen maila:
- saria 300€
- saria 200€
- saria 100€
- Gazteen maila:
- saria BTN finaleko sarrera + bertso kantak + trikota berdingabea.
- saria BTN finaleko sarrera + bertso kantak + tixerta berdingabea
- saria BTN finaleko sarrera + bertso kantak