Suhiltzaileek mendizale bat erreskatatu dute Saioa mendian

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 24a, 19:30

Oronozko eta Cordovillako suhiltzaileek emakume bat erreskatatuko dute gaur Saioa mendian, seguruenik hanka-hezurra eta peronea hautsita zituena. Ageri denez, eskiatzen zebiltzanean gertatu da istripua. Erreskatean helikoptero baten laguntza behar izan dute suhiltzaileek eta Artesiagatik anbulantzian eraman dute ospitalera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun