Zortzi kotxe lasterketa eginen dira 2021ean eskualdean

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 23a, 13:00
Doneztebeko III. slalomeko argazkia.

Nafarroako Automobilismo Federazioak 2021eko rallyen behin-behineko egutegia plazaratu du aste honetan.

Tartean, eskualdeko zortzi lasterketa iragartzen dira hiru kategoria ezberdinetan. Hauek dira eskualdean izanen diren lasterketak:

  • Maiatzaren 8an eta 9an, Urdazubiko Kontrabandisten rallysprint.
  • Maiatzaren 22an eta 23an, Izpegiko mendi rally.
  • Ekainaren 5ean eta 6an, Ibardingo mendi rally.
  • Ekainaren 26an eta 27an, Doneztebeko slalom.
  • Uztailaren 17an eta 18an, Lesakako rallysprint.
  • Uztailaren 31n, Etxalarko mendi rally.
  • Abuztuaren 7an eta 8an, Lesakako slalom.
  • Azaroaren 6an eta 7an, Malerrekako rallysprint.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun