Garfe enpresaren eskuz binakako pilota txapelketa igande honetan abiatuko da Zentronikon

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 22a, 09:00
Binakako txapelketan parte hartuko duten pilotariak, joan den astean Tafallan egindako aurkezpenean.

Joseba Aldabe igantziarra eta Ugaitz Elizalde iturendarra izanen dira eskualdeko ordezkariak

Garfe pilota enpresak eta Tafallako Valsay enpresak antolatutako eskuz binakako pilota txapelketa ilbeltzaren 24an, igande eguerdian abiatuko da Zentronikon. Santxo eta Urruzola, Labaka eta Joseba Aldabe igantziarraren kontra ariko dira lehen partida horretan. Aldaberekin batera, Ugaitz Aldabe iturendarra izanen da eskualdeko ordezkaria txapelketa honetan.

Sei bikotek jokatuko dute txapelketa: Urbieta II.a eta Aizpuru, Prado eta Iturriaga, Uribe eta Merino II.a, Ugaitz Elizalde iturendarra eta Bergera, Labaka eta Joseba Aldabe igantziarra eta Santxo eta Urruzola. Euskal Herriko, Errioxako eta Gaztela-Leongo pilotalekuetan jokatuko den lehen faseko ligaxkan lehenbiziko postuetan sailkatzen diren lau bikoteek finalerdiak jokatuko dituzte eta finala, zuzenbidean, ekainean jokatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun