Solaslaguna Mintzapraktika Programan izena emateko epea zabalik

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 21a, 19:00

Euskara ikasi nahi dutenek eta euskara praktikatu nahi dutenei laguntzeko prest daudenek izena eman dezakete

Aurten ere Solaslaguna egitasmoan parte hartu nahi dutenentzat izen-ematea ireki dute. Egitasmoan bi modutan parte hartzen ahal da: bidelagun gisa (ongi solas egiten duten pertsonak eta euskara ikasten ari direnei laguntzeko prest daudenak) edo bidelari gisa (euskaraz komunikatzeko gaitasuna dutenak baina ez dute erabilerarako pausoa eman).

Egitasmoak astean ordu batez bertze lauzpabortz pertsonekin bildu eta euskaraz solas egiteko aukera ematea du helburu. Euskara praktikatu nahi dutenek eta euskara praktikatzen laguntzeko prest daudenek solaslaguna@topagunea.eus helbidera idatzi edo 610 92 06 73 telefonora dei egin dezakete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun