Nafarroako Ospitale Gunean bisitak murriztu ditu Osasunbideak

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 20a, 15:00
Eriak behar izanez gero, senideekin harremanetan egoteko baliabide telematikoak paratuko zaizkio.

Gauez 21:00etatik aitzinera ezin izanen da laguntzailerik eriekin gelditu.

Nafarroako egungo egoera epidemiologikoa dela eta, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak aste honetatik aitzinera Nafarroako Ospital Gunean bisitak erabat mugatzea erabaki du.

Beharrezkoa den kasuetan, egunez pertsona bakar baten bisita edo laguntza jaso dezakete eriek, betiere, osasun-langileek emandako jarraibideak betez. Laguntzaileek Covid-19aren hedapena saihesteko neurriak bete beharko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun