Lesakako eta Arraizko Bentako radarrak hilabete hondarrean hasiko dira lanean

Aurreikuspenen arabera, urtarril amaieran hasiko dira lanean Lesakako eta Arraizko Bentako radarrak.

Guardia Zibilaren Trafiko Zuzendaritza Nagusiak abiadura zaintzeko bertze bi radar finko paratu N-121-A errepidean: Etxalarko Benta eta Lesaka artean bat eta Arraizko Bentan bertzea. Aurreikuspenen arabera, urtarril amaieran hasiko dira lanean. Almandozko radarra kontatuta, N-121-A errepidea izanen da radar gehien duen errepidea, hiru radarrekin.

Etxalarko Bentaren eta Amixelaieta tunelaren artean dagoen radarra (80 km/orduko) abendu hondarrean instalatu zuten eta pasa den ortziralean amaitu zuten Arraizko Benta baino lehenago dagoena paratzeaz (50 km/orduko), Belate aldetik.

N-121-A izanen da radar gehien duen Nafarroako errepidea

Azkeneko bi hauekin, Nafarroako errepideetan zazpi radar finko egonen dira laster, eta zazpi radar horietatik hiru N-121-A errepidean: Lesakan, Almandozen eta Arraizko Bentan.

Hauek dira Nafarroako zazpi radarrak:

  • Lekunberri parean, Leitzarango autobia (A-15), 127,6 kilometroan, Iruñeko noranzkoan.
  • Altsasu parean, Iparraldeko autobia (A-1), 401,5 kilometroan, iparralderantz.
  • Cintruenigotik hurbil, N-113 errepideko 91,3 kilometroan, Iruñeko noranzkoan.
  • Belateko eta Almandozko tunelen artean, N-121-A errepideko 32,5 kilometroan, iparralderantz.
  • Murchante parean, Vasco-Aragonesa autobidea (AP-68), 218,2 kilometroan, Zaragozako noranzkoan.
  • Arraizko Benta parean Belate aldetik, N-121-A errepideko 25,7 kilometroan, Iruñeko noranzkoan.
  • Etxalarko Benta eta Lesaka artean, N-121-A errepideko 60,2 kilometroan, Irungo noranzkoan

Horiek horrela, N-121-A errepidea da radar gehien duen Nafarroako errepidea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun