Erakurri mendia gaur goizean: elur-jausi arriskuaz ohartarazi du Nafarroako Suhiltzailtzeen Erreskate Taldeak

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 16a, 11:06

Asteburu honetan mendira ateraldiren bat egiteko asmotan dabilenarentzat abisua zabaldu du Nafarroako Suhiltzaileen Erreskate Taldeak. Elur-jausiak neurtzeko erabili ohi den 1etik 5era arteko arrisku mailetan, orain arriskua 3. mailan dagoela ohartarazi dute. Argazki hauek gaur goizean atera dituzte Erakurri mendian, Ezkurra eta Mendaur artean. Aholku zehatza eman dute Erreskate Taldekoek: «Ongi ekipatuak joan (pala, zunda, DVA) eta ongi aukeratu ibilbidea, segurtasun-distantzia gordez».

Elur-jausien arriskua 3. mailan ezarri dute, 1etik 5era doan eskala batean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun