Malerreka eta Bertizaranako Elikadura sistemaren diagnosiaren aurkezpena eginen du Malerrekako Mankomunitateak

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 13a, 18:00
Baserriak ezagutu eta aztertzeaz gain, lekuko kontsumo ereduak ere aztertu dituzte.

Ortziralean 19:00etan eginen dute ekitaldia Doneztebeko zineman

Malerrekako Mankomunitateak Cederna Garalurrekin elkarlanean Tokiko Agenda 21eko ekintzak gauzatzeko izaten den dirulaguntza baliatuz, Malerreka eta Bertizaranako Elikadura sistemaren diagnosia egin du. Diagnostiko lan hau egiteko bertako baserrien datu estatistikoak aztertu, ekoizpen ereduak identifikatu eta baserritarrei elkarrizketak egin zaizkie lehen sektorearen egungo errealitatea eta potentziala ezagutzeko.

Era berean lekuko kontsumo ereduak ere aztertu dituzte, batez ere tokiko ekoizpenen kontsumo maila eta ekoizpen hauekiko pertzepzioa jakin asmoz. Lanaren egileek emaitzak azalduko dituzte ortzirale honetan, urtarrilaren 15ean, Doneztebeko zine aretoan 19:00etan. Aurkezpena nekazariei, udal ordezkariei, elikagai eraldatzaileei eta bertako produktuen kontsumitzaile diren jangela, jatetxe, dendari eta gaian interesa duen pertsona edota gizarte- eta ekonomia-eragileei bideratua dago.

Azterketa lan honen helburua tokiko ekonomia sustatze aldera Lurralde Elikadura Estrategia eraikitzeko lehen pausuak ematea da. Bertako elikadura sistema garatzea tokiko garapen ekonomiko, sozial eta ingurumen kudeaketan eragin positibo eta garrantzitsuak ekarri bait ditzake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun