Etxepare Saria 2021 haurrentzako albumak sortzeko lehiaketa abian da

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 14a, 09:00
2020ko Etxepare Sariko irabazlea eta epaimahaikideak.

Lanak aurkezteko epea 2021eko maiatzaren 7an itxiko da. Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna 2021eko ekainaren 30a izanen da.

Etxepare Saria 2021 lehiaketan haurrei zuzendutako album ilustratuak, testua eta irudia elkarren osagarri diren lanak, aurkeztu ahal izanen dira. Lanak euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izan behar dira. Ez da bertze inon aurkezturiko edo saritutako lanik.  Lehiaketan bakarka edo taldean parte-hartu daiteke eta nahi bertze lan aurkeztu daitezke. 

Formatua librea da, baina lanak ez dira 20 cm x 21cm baino txikiagoak izanen eta 15 orrialde bikoitz izanen dituzte. Testuek ez dituzte 4.000 karaktere baino gehiago edukiko. 

Maketa pdf formatuan info@etxeparesaria.eus helbidera bidali daiteke, edo, bertzela, lanaren azken bertsioa posta arrunt bidez bidali daiteke. Lanak izengoitiaz izenpeturik egonen dira. Lanak posta arrunt bidez bidaliz gero, lanarekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztu beharko da, kanpoko aldean lanaren titulua eta egilearen goitizena izanen dituena eta barnean egilearen datuak: izen-abizenak, helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, NANaren fotokopia eta egilearen aipamen bio-bibliografikoak. Lanak e-posta bidez bidaltzen dituztenek egilearen datuak bertze pdf dokumentu batean igorri behar dituzte.

Lanak posta arrunta bidez ETXEPARE SARIA, Leitzako Udala-Euskara Zerbitzua, Elbarren 1, 31880 Leitza (Nafarroa) helbidera bidali behar da.

Epaimahaia haur literaturan eta ilustrazioan adituak diren pertsonek osatuko dute. Epaimahaiaren iritziz gutieneko kalitatezko lanik ez badago, ez da saririk emanen eta erabakia apelaezina da. 5.000 euroko sari bakarra emanen da.

Antolatzaileen artean daude: Baztango Udala; Bortzirietako Euskara Mankomunitatea; Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitatea eta Malerrekako Mankomunitatea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun