Euskal presoen alde, mobilizazio jendetsuak egin dituzte eskualdeko hainbat herritan

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 11a, 10:00

Sarek egindako deiari erantzunez, Euskal Herriko 238 herritan, eta tartean Lesakan, Etxalarren, Beran, Leitzan, Arantzan, Goizuetan, Erratzun, Areson eta Donezteben presoen aldeko mobilizazio jendetsuak egin zituzten larunbatean, urtarrilaren 9an. Elur eta hotzaren gainetik, «salbuespen neurriekin akitzea eta bake prozesuan aitzinera egitea» eskatu zuten.

Urtero Bilbon egiten den manifestazioa Euskal Herri osora zabaldu da aurtengoan. Sarek, Bake Bideak eta Bakegileek antolatutako deialdian, elkarretaratzeetan urruntze politikarekin akitzea eta etxerako bidea ahalbidetzeko «beharrezkoa» den gradu progresioa ezartzea eskatu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun