Elurrak eskualdeko hainbat mendi eta txoko zuritu ditu urte hasieran. Errepideetan elurra kentzen aritzen direnek «zenbait zailtasun» dituztenez, «errepideetako erabiltzaileei zerbitzurik onena bermatzeko» zenbait neurri hartzeko eskatu nahi izan diete.
Batetik, astebururako iragarritako elurtea tarteko, ezinbertzekoak diren bidaiak bakarrik egiteko galdegin dute. Eta bertzetik, elurra kentzeko makinek errepidea eta bazterrak behar dituztenez, herritarrei mendateetara (Artesiaga, Belate, Gorramendi, Agina, Otsondo...) aisialdira ez joateko eta etxean gelditzeko eskatu diete.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!