Gomendio orokorrak
- Errezeta medikorik gabeko sendagaiak ez hartu; sendagai batzuek hotz sentsazioa arindu egiten dute.
- Egarririk ez izan arren ura edan.
- Dieta orekatua mantendu.
- Likido beroak edan eta alkohol kontsumoa murriztu, alkoholak hotz sentsazioa murrizten baitu.
- Etxean tximinia erabiltzen baduzu, CO2 ez pilatzeko, noizean behin, gela aireztatu.
- Eguraldi txarrarekin mendi irteerak saihestu.
- 65 urtetik goitikoek ariketa fisikoa egin nahi badute, eguerdian egitea gomendatzen da.
Kanpoan
- Toki itxi batean babesa bilatzen saiatu. Kanpoan jardun behar baduzu, hotzetik eta hezetasunetik babestu.
- Ahal den neurrian, kanpoko jarduerak saihestu, batez ere eguzkia gorde denean.
- Ongi jantzita paseatu, txanoa jantzi eta kontuz ibili karriketako izotzarekin.
- Ez da komeni adineko eta bihotzeko gaixotasunak dituzten jendea kanpora ateratzea, hotzak bihotzekoa izateko arriskua handitzen duelako.
- Burua eta aurpegia babestu.
- Mendira joan behar baduzu haizetik eta hotzetik babesten duen arropa erabili eta ez bustitzen saiatu.
Etxean
- Saia zaitez bero-iturriren baten ondoan (erradiadorea, berogailua...) edo babestuta egon zaitezkeen lekuetan egoten.
- Leihoak itxi eta pertsianak jaitsi etxeko berotasuna mantentzeko eta kanpoko hotzetik babesteko.
- Egunean bitan etxea aireztatu.
- Berogailu elektrikoak eta gasezkoak gauez itzali.
- Ez da komeni ikatz berogailuak erabiltzea.
- Kanpoaldearekin kontaktuan dauden leihoen eta ateen itxiturak berrikusi.
- Saiatu ikatzezko, elektrizitateko eta gasezko berogailuak gortinetatik edo erraz erre daitezkeen elementuetatik urrun izaten.
Osasun arazoren bat baduzu...
- Galdetu medikuari zer neurri osagarri hartu behar dituzun.
- Gaizki sentitzen bazara ez gelditu eta laguntza ailegatu bitartean hotzetik babesten saiatu.
- Medikuak gomendatutako botikak hartzen segitu. Ez automedikatu, zenbait botikek hotza areagotzen baitute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!